2017(e)ko apirilaren 11(a), asteartea

Oraingoan, zapatilak diseinatzen aritu gara. Oso lan berezi eta originalak sortu ditugu... ikusi nahi dituzu? Ikus ezazu bideoa!
Kaixo lagunak!

Lehenengo hiruhilekoan zehar 3.B mailakoak lan ta lan aritu ginen kontinenteen proiektuan. 

Lehenengo, mapa mundi erraldoi bat egin genuen. Gero, liburuetatik lortutako informazioarekin lan egin genuen.  Gauza ugari ikasi ditugu; kontinente eta ozeanoen kokapena, herrialde batzuen kokapena eta bertan dauden eraikin eta tokiak, biztanleen ezaugarriak, ohiturak, arte adierazpenak eta kontinente bakoitzean dauden animalia eta landareria besteak beste.  

Talde bakoitzak kontinente bat hautatu, landu eta denon aurrean azaldu genuen. Bitartean, mapa handian irudiak txertatzen joan ginen. Hurbilduz gero, informazio asko ikus daiteke!

Azalpenak emateaz gain, dantzak, antzerkiak eta olerkiak egin genituen, eta baita errezetak landu eta prestatu ere! Mmmm ze gauza goxoak dastatu genituen!