2017(e)ko azaroaren 22(a), asteazkena

PABLO ETA JULIO NEKAZARIEKIN SOLASEAN


Dakizuen bezala, gure herriak soroz inguraturik daude. Hala ere, nekazaritzari buruz ezer gutxi genekienez, Julio eta Pablorengana joatea erabaki genuen. Gure inguruko soroetan zer ereiten den, zer lan egin behar diren eta zer makineria erabili behar den uzta on bat jasotzeko, azaldu ziguten.


Ereite makina
Datuak biltzen

Egun ederra pasa genuen, gure ingurua ezagutzen, nekazariekin solasean eta Iza herrian jolasten.

Hurren arte.

(Hemen klikatu, irudi gehiago ikusteko)









2017(e)ko azaroaren 17(a), ostirala

3.mailako ikasleak martxan!!!

Kaixo lagunak!!!

Hirugarren mailako ikasleak, duela hilabete pare bat eman genion hasiera 2017-2018ko kurtsoari. Ongi etorria eman nahi dizuegu guztioi gure blogg-aren bitartez. Oso lanpetuak ibili gara kurtso berrira egokitzen, lagun berriak eta irakasle berriak ezagutzen, eskolako martxa hartzen,.... baina, ekin diogu lanari eta ikasitakoa laster  partekatu dugu zuekin

Ea, gustokoak dituzuen gure lanak!