2018(e)ko azaroaren 23(a), ostirala

ARROKAGARAI ESKOLA (ITSASU)

ITSASUKO ARROKAGARAI ESKOLA

Aurten Itsasuko Arrokagarai eskolako 3. mailako ikasleekin harremanetan egongo gara. Horretarako argazki bat atera dugu eta gelan guztion artean mezu bat idatzi dugu. 


Proposamen hau ilusio handiz hartu dugu eta irrikitan gaude beraien berri izateaz.

Jakinaren gainean jarriko zaituztegu.



Este curso estaremos en contacto con los alumnos/as de 3ยบ de primaria de la escuela de  Itsasu, ARROKAGARAI .  Para ello, hemos sacado una foto de grupo y hemos escrito el primer mensaje entre todos y todas. 
Estamos muy ilusionados e ilusionadas con esta propuesta y con muchas ganas de ver lo que nos responden. 
Os mantendremos informados/as al respecto.

LOZARA IRTEERA

Urrian, gure ikasturteko lehenengo txangoa egin genuen: LOZARA OINEZ!!

Kurriloak deitzen diren hegaztien migrazioa ikustera joan ginen. Hilabete hauetan  zehar Afrikara joaten dira negua bertan pasatzeko. Pirineoak gurutzatzen dituzte V baten forma sortuz.

Lozako herrian oso ongi ikusten dira eta Orkoienen ondoan dagoenez aukera bikaina genuen haiek ikusteko.

Asko ikasi genuen eta gainera primeran pasa genuen!

Begira argazkiak!














3. MAILAKO IKASLEAK BLOG BERRIA DUGU!!

                                2018-2019 ikasturtea 


                ONGI ETORRI GURE BLOG BERRIRA 


Kaixo lagunak !! 

Gu LH 3.mailako ikasleak gara.

Hemendik aurrera  eskolako blogean idazten arituko gara eta ikasturtean zehar egiten ditugun ekintza, txango, proiektuen ... berri emango dizuegu.

                                                              Disfrutatu!!  



LH 3B
LH 3A