2017(e)ko abenduaren 12(a), asteartea

Diegorekin Orkoien ezagutzen!

Dakizuen bezala, aurreko astean Orkoien herria hobe ezagutzeko aukera izan genuen. Horretarako, Diego, gure gelako Iranzuren aita, gurekin izan genuen. Diego Orkoiendarra dugu, baita bere aurrekoak ere. Bertako kontu zaharrak, kanpo santu zaharra, gaztelu, eta abarrei buruz hitz egin zigun.


Arratsalde ederra pasa genuen Diegoren konpaniaz.

Mila esker Diego zure arreta eta denbora gurekin partekatzeagatik eta nola ez kanpai dorreko terrazara igotzeko eman zenigun aukera bikainagatik!




2017(e)ko abenduaren 5(a), asteartea

EGIPTO

Dakizuen bezala, ikasi beharreko gure aurreko gaia "Egipto" izan zen. Asko ikasi genuen eta horretarako Xaduf-ak eta egiptoko maketa egin genituen, beste askoren artean.

Xaduf-ak
Egipto















2.mailako ikasleei gure maketaren aurkezpena egin genien, baita "Afrikan Egipto" kanta abestu ere . Hemen duzue gure bideoa.

Espero, gustoko izatea!




2017(e)ko abenduaren 3(a), igandea

Kolore primarioekin esperimentatzen.

Plastika saioan, kolore primarioak ezagutu eta hauetatik kolore guztiak lortu daitezkeela ikasi dugu. Oso ongi pasa dugu hauekin esperimentatzen!















Era askotako forma eta irudiak egin ditugu. Ea gustokoak dituzuen!!!