2017(e)ko abenduaren 12(a), asteartea

Diegorekin Orkoien ezagutzen!

Dakizuen bezala, aurreko astean Orkoien herria hobe ezagutzeko aukera izan genuen. Horretarako, Diego, gure gelako Iranzuren aita, gurekin izan genuen. Diego Orkoiendarra dugu, baita bere aurrekoak ere. Bertako kontu zaharrak, kanpo santu zaharra, gaztelu, eta abarrei buruz hitz egin zigun.


Arratsalde ederra pasa genuen Diegoren konpaniaz.

Mila esker Diego zure arreta eta denbora gurekin partekatzeagatik eta nola ez kanpai dorreko terrazara igotzeko eman zenigun aukera bikainagatik!




2017(e)ko abenduaren 5(a), asteartea

EGIPTO

Dakizuen bezala, ikasi beharreko gure aurreko gaia "Egipto" izan zen. Asko ikasi genuen eta horretarako Xaduf-ak eta egiptoko maketa egin genituen, beste askoren artean.

Xaduf-ak
Egipto















2.mailako ikasleei gure maketaren aurkezpena egin genien, baita "Afrikan Egipto" kanta abestu ere . Hemen duzue gure bideoa.

Espero, gustoko izatea!




2017(e)ko abenduaren 3(a), igandea

Kolore primarioekin esperimentatzen.

Plastika saioan, kolore primarioak ezagutu eta hauetatik kolore guztiak lortu daitezkeela ikasi dugu. Oso ongi pasa dugu hauekin esperimentatzen!















Era askotako forma eta irudiak egin ditugu. Ea gustokoak dituzuen!!!




2017(e)ko azaroaren 22(a), asteazkena

PABLO ETA JULIO NEKAZARIEKIN SOLASEAN


Dakizuen bezala, gure herriak soroz inguraturik daude. Hala ere, nekazaritzari buruz ezer gutxi genekienez, Julio eta Pablorengana joatea erabaki genuen. Gure inguruko soroetan zer ereiten den, zer lan egin behar diren eta zer makineria erabili behar den uzta on bat jasotzeko, azaldu ziguten.


Ereite makina
Datuak biltzen

Egun ederra pasa genuen, gure ingurua ezagutzen, nekazariekin solasean eta Iza herrian jolasten.

Hurren arte.

(Hemen klikatu, irudi gehiago ikusteko)









2017(e)ko azaroaren 17(a), ostirala

3.mailako ikasleak martxan!!!

Kaixo lagunak!!!

Hirugarren mailako ikasleak, duela hilabete pare bat eman genion hasiera 2017-2018ko kurtsoari. Ongi etorria eman nahi dizuegu guztioi gure blogg-aren bitartez. Oso lanpetuak ibili gara kurtso berrira egokitzen, lagun berriak eta irakasle berriak ezagutzen, eskolako martxa hartzen,.... baina, ekin diogu lanari eta ikasitakoa laster  partekatu dugu zuekin

Ea, gustokoak dituzuen gure lanak!


2017(e)ko apirilaren 11(a), asteartea

Oraingoan, zapatilak diseinatzen aritu gara. Oso lan berezi eta originalak sortu ditugu... ikusi nahi dituzu? Ikus ezazu bideoa!
Kaixo lagunak!

Lehenengo hiruhilekoan zehar 3.B mailakoak lan ta lan aritu ginen kontinenteen proiektuan. 

Lehenengo, mapa mundi erraldoi bat egin genuen. Gero, liburuetatik lortutako informazioarekin lan egin genuen.  Gauza ugari ikasi ditugu; kontinente eta ozeanoen kokapena, herrialde batzuen kokapena eta bertan dauden eraikin eta tokiak, biztanleen ezaugarriak, ohiturak, arte adierazpenak eta kontinente bakoitzean dauden animalia eta landareria besteak beste.  

Talde bakoitzak kontinente bat hautatu, landu eta denon aurrean azaldu genuen. Bitartean, mapa handian irudiak txertatzen joan ginen. Hurbilduz gero, informazio asko ikus daiteke!

Azalpenak emateaz gain, dantzak, antzerkiak eta olerkiak egin genituen, eta baita errezetak landu eta prestatu ere! Mmmm ze gauza goxoak dastatu genituen!  
  

2017(e)ko martxoaren 21(a), asteartea

KAIXO LAGUNAK ASPALDIKO, 

ORAINGOAN ERE ESKOLAN EGITEN ARI GAREN EUSKARA KANPAINAREN BERRI EMAN NAHI DIZUEGU. 



ORAINGO KANPAINAK "AUZA ETA LAR HERRIZ HERRI" IZENA DAUKA ETA GURE ESKOLAKO MASKOTAK ETA GURE HERRIAK DIRA PROTAGONISTAK. ETA NOLA EZ, GURE HIZKUNTZA: EUSKARA!


EUSKARAZ HITZ EGINEZ GURE HERRIETAKO TXAPAK LORTZEA DUGU HELBURU ETA ESKOLA GUZTIA DABIL BURU BELARRI! 

PROBESTUZ, GURE ESKOLAKO SARRERAN JARRITAKO HORMA-IRUDI BERRIA ERE ERAKUTSI NAHI DIZUEGU. MOMENTUZ ARGAZKI BAKARRA DUGU BAINA URTEAK PASA AHALA GEHIAGO IZANGO DITUGU!!


2017(e)ko urtarrilaren 7(a), larunbata

URTE BERRI ON GUZTIOI!!!

ZER MODUZ GABONETAKO OPORRETAN? GU PRIMERAN!!!

BENO HEMENTXE ZINTZILIKATZEN DIZKIZUEGU GABONETAKO JAIALDIKO HAINBAT BIDEO ...

LEHENENGOA ATERATAKO ARGAZKI GUZTIEKIN EGINDAKO BIDEOA DA!!!


HEMEN OLENTZERO ETA MARIDOMINGI DEITZEN ARI GARA ESKOLAKO KIROLDEGIRA SAR DAITEZEN ...


HEMEN ESKOLAKO HANDIENEK AURRESKUA ESKAINI ZIETEN MOMENTUA ...



HEMEN BERRIZ, ELUR MALUTAK ABESTIA ETA BERE KOREOGRAFIA ...



HARA!! MARIDOMINGIK ETA OLENTZEROK AUZALAR ESKOLAKO GUZTIEI ESKAINITAKO HITZAK ...



ETA HEMEN DANTZARIAK ... 




ETA HEMEN OLE OLENTZERO ABESTIA ETA KOREOGRAFIA AUZALARKO ESTILORA!!



HARA!!!! BEGIRA BEGIRA GURE ESKOLARA MARIDOMINGI ETA OLENTZEROREKIN ETORRITAKO LAGUN BERRIAK!! AUZA ETA LAR!!!!



ONDO IBILI ETA ASTELEHENEAN IKUSIKO GARA!!!

2017(e)ko urtarrilaren 4(a), asteazkena

DESKRIBAPEN TESTUA: NIRE LAGUNA

http://www.calameo.com/read/004129833be75c7e2e24b

3. mailakoak Polo Parkean

Lehenengo hiruhileko honetan, 3. mailakoak Parke Polora joan ginen. Bertan, gauza asko ikasi genituen. Iritsi bezain pronto, gidari karnetak egin genituen. Ondoren, oinezko, gidari eta bidaiarien prebentzioaren inguruko arauak azaldu zizkiguten. Gero, hiru taldetan banatu eta bizikletaz ibiltzen, kars-ak gidatzen eta ginkana bat egiten aritu ginen. Bazkaldu ostean, suhiltzaileak etorri eta euren lanaren inguruko hainbat gauza azaldu zizkiguten. Azkenik, Arga ibaira hurbildu ginen. Paseo atsegin bat eman eta ibaiaren inguruan dauden animaliak asmatzen ibili ginen jolas baten bidez. Ederki pasatu genuen!
Gehien gehiena kamioia barrutik ikustea eta mahuka erabiltzea izan zen!  Ikusi bideoa!

3. mailakoen ERRETRATUAK



Hona hemen gure artean egindako erretratuak.
Hasteko, bikoteka batak bestea ongi behatu eta ondoren... elkarri marrazteari ekin genion. Ikusi, ikusi...
Marrazkilari bikainak gara!!!