2018(e)ko maiatzaren 29(a), asteartea

KURTSO BUKAERAKO IRTEERA

Kaixo lagunak:

Duela aste bete, Donostira joan ginen egun pasa. Akuariuma bisitatu eta han arraiei buruz asko ikasi genuen. Oso ongi ibili ginen. Gehien gustatu zitzaiguna: arrainak ikusteko tunela, olagarroak jana nola ateratzen zuen bi ontzietatik, arrainak ukitzea, Kontxita eta Txuri marrazoak ...



Balearen hezurdura erraldoia ikusteko aukera izan genuen. 
Ikaragarria izan zen!













Akuariumetik atera ginenean, piraguak erakutsi zizkigun gizon batekin hizketan aritu ginen. Ondoren, itsasoko pasealekutik abiatu eta Jorge Oteizaren  eskultura topatu eta azpitik pasa ginen.


Azkenik, Zuloaga plazako parkean jolasten ederki pasa genuen.

Klikatu hemen eguneko irudiak ikusteko.



2018(e)ko maiatzaren 28(a), astelehena

Gure gelako ipuinen bilduma

Kaixo lagunak,

Duela hilabete pare bat gure ipuinen proiektua hasi genuen.

Lan handia egin behar izan dugu: ipuina sortu, zuzendu, berridatzi eta azkenik, ordenagailuz, testu dokumentu bat sortu.

Hurrengo link-ean duzue lortutako emaitza: https://issuu.com/educacion530/docs/3b_gelako_ipuinen_bilduma

Ea, gustokoa duzuen!

2018(e)ko maiatzaren 2(a), asteazkena

Ororbiara Irteera

Kaixo!

Duela astebete, Ororbiako "Aidin" mermelada artisauen etxean egon ginen. Bertako nagusia, Inma dugu. Jatorra benetan! Berari esker asko ikasi genuen. Adb.: mermelada nola egiten den eta zer osagai dituen, km 0-ko produkzioa zer den, mermelada naturalak kontserbante eta kolorante kimikorik ez duela, mermeladaren jatorria frantsesa dela, etiketetan jartzen duen informazioak zer esan nahi duen, eta abr. luze bat.

Oso interesgarria! 

Bere etxeko jardinean, hamaiketako goxo bat eskeini zigun eta bertan jolasten ibili ginen. Ondoren, Ororbiako garai bateko emakumeen garbitokira joan ginen, eta egunkarien orriekin txalupatxoak egiten ibili ginen.

Goiz polita pasa genuen denok elkarrekin.

Mila esker, Inma.