2017(e)ko urtarrilaren 4(a), asteazkena

3. mailakoak Polo Parkean

Lehenengo hiruhileko honetan, 3. mailakoak Parke Polora joan ginen. Bertan, gauza asko ikasi genituen. Iritsi bezain pronto, gidari karnetak egin genituen. Ondoren, oinezko, gidari eta bidaiarien prebentzioaren inguruko arauak azaldu zizkiguten. Gero, hiru taldetan banatu eta bizikletaz ibiltzen, kars-ak gidatzen eta ginkana bat egiten aritu ginen. Bazkaldu ostean, suhiltzaileak etorri eta euren lanaren inguruko hainbat gauza azaldu zizkiguten. Azkenik, Arga ibaira hurbildu ginen. Paseo atsegin bat eman eta ibaiaren inguruan dauden animaliak asmatzen ibili ginen jolas baten bidez. Ederki pasatu genuen!
Gehien gehiena kamioia barrutik ikustea eta mahuka erabiltzea izan zen!  Ikusi bideoa!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina