2018(e)ko azaroaren 23(a), ostirala

LOZARA IRTEERA

Urrian, gure ikasturteko lehenengo txangoa egin genuen: LOZARA OINEZ!!

Kurriloak deitzen diren hegaztien migrazioa ikustera joan ginen. Hilabete hauetan  zehar Afrikara joaten dira negua bertan pasatzeko. Pirineoak gurutzatzen dituzte V baten forma sortuz.

Lozako herrian oso ongi ikusten dira eta Orkoienen ondoan dagoenez aukera bikaina genuen haiek ikusteko.

Asko ikasi genuen eta gainera primeran pasa genuen!

Begira argazkiak!














iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina