2018(e)ko maiatzaren 29(a), asteartea

KURTSO BUKAERAKO IRTEERA

Kaixo lagunak:

Duela aste bete, Donostira joan ginen egun pasa. Akuariuma bisitatu eta han arraiei buruz asko ikasi genuen. Oso ongi ibili ginen. Gehien gustatu zitzaiguna: arrainak ikusteko tunela, olagarroak jana nola ateratzen zuen bi ontzietatik, arrainak ukitzea, Kontxita eta Txuri marrazoak ...



Balearen hezurdura erraldoia ikusteko aukera izan genuen. 
Ikaragarria izan zen!













Akuariumetik atera ginenean, piraguak erakutsi zizkigun gizon batekin hizketan aritu ginen. Ondoren, itsasoko pasealekutik abiatu eta Jorge Oteizaren  eskultura topatu eta azpitik pasa ginen.


Azkenik, Zuloaga plazako parkean jolasten ederki pasa genuen.

Klikatu hemen eguneko irudiak ikusteko.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina