2018(e)ko maiatzaren 2(a), asteazkena

Ororbiara Irteera

Kaixo!

Duela astebete, Ororbiako "Aidin" mermelada artisauen etxean egon ginen. Bertako nagusia, Inma dugu. Jatorra benetan! Berari esker asko ikasi genuen. Adb.: mermelada nola egiten den eta zer osagai dituen, km 0-ko produkzioa zer den, mermelada naturalak kontserbante eta kolorante kimikorik ez duela, mermeladaren jatorria frantsesa dela, etiketetan jartzen duen informazioak zer esan nahi duen, eta abr. luze bat.

Oso interesgarria! 

Bere etxeko jardinean, hamaiketako goxo bat eskeini zigun eta bertan jolasten ibili ginen. Ondoren, Ororbiako garai bateko emakumeen garbitokira joan ginen, eta egunkarien orriekin txalupatxoak egiten ibili ginen.

Goiz polita pasa genuen denok elkarrekin.

Mila esker, Inma.   

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina